BELAUNALDI JASANGARRIAGOA

Ingurumen Hezkuntzako Kanpaina

Mundua jasangarriagoa eta bidezkoagoa izan dadin... ZURE LAGUNTZA BEHAR DUGU.

Ezinbestekoa zara aldaketarako.

BELAUNALDI JASANGARRIAGO BATEN ALDE

Ongi etorri BELAUNALDI JASANGARRIAGOA ingurumen-hezkuntzako kanpainara, zementu-fabriken inguruan kokatutako ikastetxeetako DBHko eta Oinarrizko Mailako eta Erdi-mailako LHko ikasleei zuzendua.

Hezkuntza-kanpaina honen helburua da ikasleei eta hezkuntza-komunitateari ekonomia zirkularrarekin, klima-aldaketarekin eta genero-berdintasunarekin erlazionatutako Garapen Jasangarrirako Helburuak ezagutaraztea.

HEZKUNTZA

GJHen garrantziaren inguruan heztea

SENTSIBILIZAZIOA

Klima-aldaketaren arriskuari buruz sentsibilizatzea

KONTZIENTZIATZEA

GJHak erdiesten laguntzen duten banakako ekintzak sustatzea eta haiei buruz hausnartzea

MOTIBAZIOA

Planetarekiko ohitura jasangarriagoak hartzeko benetako aldaketa sortzea

NOLA GARATZEN DA HEZKUNTZA-KANPAINA?

Jarduera erabat doakoa da zementu-fabriken inguruan kokatutako DBHko eta Oinarrizko Mailako eta Erdi-mailako LHko ikastetxeentzat.

Saio bat egiten da ikasgelan, ingurumen-hezitzaile espezializatu batekin; saio hori “escape room” formatuan egiten da.

Informazio- eta hezkuntza-baliabide eta -material baliotsuak jartzen ditugu irakasle eta familien eskura. Baliabide eta material horiek talde pedagogiko espezializatu batek diseinatu ditu, jolasaren bidez ikastean oinarrituta.

Gure metodologia hezkuntza-berrikuntza eraginkorrenetan oinarrituta dago; esaterako, gamifikazioa eta ikasleen partaidetza aktiboa.

HEZKUNTZA-KOMUNITATE OSOA (IKASLEAK, IRAKASLEAK ETA FAMILIAK) INPLIKATU NAHI DUGU GJHak ERDIESTEKO OHITURA JASANGARRIAK HAR DITZAN

HEZKUNTZA-MATERIALAK ETA -BALIABIDEAK

Kontsultatu GJHei, klima-aldaketari eta ekonomia zirkularrari buruzko informazio gehiago lortzeko prestatu ditugun hezkuntza-materialak (ekonomia zirkularra denok sustatu behar dugun eredu ekonomiko eta sozial jasangarriago eta berdinzaleago bat da).

Material horiek gaztelaniaz, katalanez, euskaraz, galegoz eta ingelesez daude.

PARTE HARTU “Nire belaunaldia, jasangarriagoa” BIDEO-LEHIAKETAN

1. Nork parte har dezake?

2023an CEMA fundazioaren Belaunaldi Jasangarriagoa Ingurumen Hezkuntzako Kanpainan parte hartu duen ikasgela.

2. Nola parte hartzen da?

Garapen Jasangarriaren Helburuei buruzko bideo bat prestatu eta 2024ko maiatzaren 31 baino lehen bidali behar duzu. Sormena eta originaltasuna baloratuko dira

3. Zer sari irabaz dezake zure ikasgelak?

Ikastetxe onenaren bideoak 2.000 € irabaziko ditu nahi duen jarduera, zerbitzu edo hornidura batera bideratzeko.

Zuen bideoen zain izango gara!

Zergatik kanpaina hau?

CEMA fundazioak zementu-fabriken inguruko gazteei zuzendutako kanpaina hau jarri du martxan, ekonomia zirkularrarekin, klima-aldaketarekin eta genero-berdintasunarekin erlazionatutako Garapen Jasangarrirako Helburuek (GJH) duten garrantziari buruz sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko; horrela, 2030erako Agenda eta garapen jasangarria ezartzen lagunduko da.

Zementuaren industria 2030erako Agendarekin bat dator, eta sektoreko jasangarritasun-estrategiak hainbat GJH garrantzitsutan jartzen du arreta:

ODS 9
ODS 11
ODS 12
ODS 13